
June eta Luken Garitano anai-arrebak 21 urte azpikoen Munduko Eski Txapelketan parte hartzen ari dira, Tarvision (Italia). Lukenek primeran hasi du bere parte hartzea: gaur eslalom erraldoian parte hartu du eta hirugarren postua eskuratu du 18 urte azpikoen mailan. Hala, podiumera igo da. Lehena Freddy Carrick-Smith ingelesa izan da, bigarrena Andre Storm Hagen norvegiarra eta hirugarrena Urretxuko euskalduna. Urretxuko anai-arrebek eslalomean ere parte hartuko dute: bihar (asteazkena) Junek eta ostegunean Lukenek.