
Libe Murua Etxarri zumarragarrak 13. postua lortu du FIR azterketan (farmaziako MIR). Azterketa 1.482 lagunek egin zuten eta 353 plaza zeuden jokoan. Murua, egindako lan onari esker, Osakidetzako ospitale batean aritu ahal izango da. Osakidetzan 16 plaza bakarrik zeuden. Helburua lortu ahal izateko, oso gogor ikasi du iazko iraila erdialdetik aurtengo urterrila amaiera arte.
Zumarragar honek 27 urte ditu. Farmazia eta Nutrizio gradu bikoitza egin zuen Bartzelonan. Nutrizionista praktikak Bartzelonako Hospital Clinic-en egin zituen. Ondorne, hainbat farmaziatan lan egin du, gustura, baina nahiago du ospitale batean lan egin.