
Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Zumarragako Huts tabernan. Uxurbil (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Aitor Agirre), Tupis Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun eta Jon Aztiria) eta Pinto Pintto (Amaia Iturriotz, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego, Paula Amilburu eta Xabi Antia) taldek aritu ziren. Tupis Tupau nagusitu zen.
Lehen kanporaketa Miletoko Fideua (Jon Mendizabal, Jon Gurrutxaga eta Jorge Andueza Pitu) taldeak irabazi zuen.
Hirugarren kanporaketa datorren ostiralean (martxoak 14an) jokatuko da Zumarragako Urola tabernan. Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza), Meaka ala Trekutz? (Mattin Aranburu, Martin Sagastibeltza eta Ibai Zabalo Faran) eta Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta) lehiatuko dira. Irabazlea hilaren 29ko finalera sailkatuko da. Hirugarren kanporaketa 22:30ean izango da eta finala 19:30ean (gaztetxean).