Asteartean omenaldia egingo dute, Ispilla kiroldegian

Jose Manuel Moran Salvador Urola Eskubaloi Klubeko kidea hil egin da. Moran zuzendaritzako kidea eta gizonezkoen Lurraldeko Bigarren Mailako taldeko entrenatzailea zen. Urola Eskubaloi Klubak zoritxarreko gertaeraren berri eman du sare sozialetan. “Eskubaloia eta kluba bizitzeko zuen modu grinatsua utzi digu ondare gisa. Emandako guztiagatik, esker ona eta besarkada estu bat bere semeei, Endika eta Aitorri, eta bere familia osoari”.
Hilbeila Zumarragako beilatokian izango da, bihar (astelehena) 16:00etatik 21:00etara.
Urola Eskubaloi Klubak bi dolu-egun egingo ditu, bihar (astelehenea) eta etzi (asteartea). Bi egun horietan ez da entrenamendurik izango. Asteartean, 19:30ean, omenaldia egingo diote Ispilla kiroldegian.