Zarraparra kolektiboak Poligrafo Fest musika jaialdiaren 10. edizioa antolatu du apirilaren 12rako. Azken edizioa izango da. 2026an ez da Poligrafo Fest jaialdirik izango, nekea dela eta.
Azken edizio hau Urretxuko Nekolalde kaleko aparkalekuan jarriko duten karpan egingo da, 20:00etan. Bidelapurrak, Harria, Rüdiger eta Sotomonte taldeek joko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 16 euro gehi gastuen truke. Sarrerak erosteko, sakatu
hemen. Egunean bertan 20 euroan salduko dituzte. Zarraparrako bazkideek 10 euro ordainduko dute. Jaialdi hau Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu dute.
https://youtu.be/1-Z1Bxe7jmg?si=QQcwy18rf_yQvqzf
https://youtu.be/pst89vUhVL0?si=K_DSSQk7jyVqSikM
https://youtu.be/vCtJSbhtaC0?si=gASkkr2VLh2jCV2d
https://youtu.be/f47Bd1BLUI0?si=V5ysVoMcvnIRFTXu
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide