Eugenia Mallea bazkide urretxuarrak emandako diruarekin, larrialdietarako ibilgailua erosi du Urola Garaiko Gurutze Gorriak

Eugenia Mallea Lizarralde urretxuarrak diru kopuru bat utzi zuen bere testamentuan Gurutze Gorriarentzat eta diru horrekin 4×4 auto bat erosi du Urola Garaiko Gurutze Gorriak. Auto hori mendian ematen diren larrialdietan erabiliko dute.
Mallea 2022ko urtarrilean hil zen, 96 urterekin. Urretxuko emakumezko lehen zinegotzia izan zen, 1970eko hamarkadan, eta liburuzaina ere bai. Gurutze Gorriko bazkidea ere bazen.

Malleak udalaren ohorezko domina jaso zuen jubilatu zenean. Argazkia: Javier Aguado.