
Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Realak hil ala biziko partida jokatuko du gaur 21:00etan Manchester United taldearen aurka eta Musti Taldeko hainbat kide Ingalaterrara joan dira partida ikustera. Aurreko egunetan Londres bisitatu dute eta gaur Manchesterrera joan dira.

Txomin Garzindia, Javier Segura eta Angel Etxezarreta, Londreseko telefono kabina ospetsuetako baten aurrean.

Javier Segura, Txomin Garziandia eta Angel Etxezarreta, Londresen, Tamesis ibaiaren ondoan.

Soho auzoan.

Buckingham jauregiaren aurrean.

Urretxuar, zumarragar eta legazpiarrak, Angel Oiartzun Realeko lehendakariordearekin.

Iñaki Ruiz de Egino eta Antonia Mateos senar-emazteak, Iñaki semearekin eta Legazpiko lagunekin, Manchesterren.