
Udane Juaristi (Udatxo) artista azkoitiarrak mural bat egingo du Pagoetan, Aspaceren egoitza ondoko horman. Murala datorren astean egingo du.
Inguru horretan azpiegitura eta zerbitzu asko daude: Pagoeta gune soziokulturala, Urretxu-Zumarraga ikastola, igerilekuak eta emakumeen etxea. Gainera, Aspaceren egoitza berria eta adinekoentzako apartamentuak egiten ari dira eta Aldiribi kiroldegia egingo dute.
Juaristik aberastasun eta aniztasun hori guztia islatuko du muralean: belaunaldi ezberdinen arteko bizikidetza, herritarren parte hartzea, tradizioen eta kultur espresio berrien arteko fusioa… Udalak Juaristi aukeratu du egitasmo honetarako, bere lanetan herrietako egunerokoa primeran jasotzen duelako eta toki publikoei kolorea eta bizitza ematen dakielako. Egitasmo honen helburua ingurua edertzea, topagune bilakatzea, hausnarketa bultzatzea eta auzotar sentimendua indartzea da.

Zaragozako (Aragoi, Espainia) Asalto jaialdian egindako lana.

Avis enpresarentzat Madrilgo (Espainia) Gran Vian egindako lana.

Donostiako Altza auzoan egindako lana.

Zaragozako (Aragoi, Espainia) Oliver auzoko jaialdian egindako murala.

Lekunberrin (Nafarroa) egindako murala.

Lekunberrin (Nafarroa) egindako murala.

Juaristi margotzen.

L’Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona, Herrialde Katalanak) egindako murala.