
Atzo Urretxuko Aterpe jubilatuen egoitzako mahai jokoetako sariak banatu zituzten. Bi mus txapelketak (lau eta zortzi erregerekin) Esteban Oterminek eta Arturo Monterok irabazi dituzte. Eskoba txapelketa Antonio Asorgak eta Jose A. Gonzalezek irabazi dute eta txapeldunordeak Jose Mari Meaza eta Faustino Ruiz izan dira. Tute txapelketa Lucilda Delgadok eta Maria Luisa Estevek irabazi dute eta txapeldunordeak Jose Mari Meaza eta Faustino Ruiz izan dira. Briska txapelketa Isabel Escuderok eta Regina Garciak irabazi dute eta txapeldunordeak Maria Luisa Esteve eta Lucilda Delgado izan dira. Punttu txapelketa Isabel Escuderok eta Regina Garciak irabazi dute eta txapeldunordeak Lucilda Delgado eta Maria Luisa Esteve izan dira. Bukatzeko, toka txapelketa Jose Antonio Calvok irabazi du.