
Sasieta mankomunitateak bi minigarbigune jarri ditu Urretxun: Kalerrotan (HD parean) eta Labeagan (Mendiaraz plazaren ondoan). Minigarbigune hauei esker, herritarrek ez dute Deskargako garbigunera joan beharra izango traste txiki bat bota behar duten bakoitzean.
Minigarbiguneek zazpi sarbide eta biltegi dituzte, beste horrenbeste hondakin sartzeko: tresna elektriko eta elektronikoak, informatika eta telekomunikazioak, bonbilak eta fluoreszenteak, tinta kartutxoak eta tonerrak, metala (enbaseak ezik), erradiografiak eta plastikoa (enbaseak ezik). Minigarbiguneei esker hondakin hauen bilketa hobetuko da, bizilagun batzuk edukiontzi grisera botatzen baitituzte, eta birziklatzeko edo berrerabiltzeko aukera handituko da. Minigarbiguneko sarbidetik sartzen ez diren hondakinak ez dira lurrean utzi behar, Deskargara eraman behar dira.