'Boda.net' webgunearen Wedding Awards saria irabazi dute

Jose Luis Ruiz Palenzuela eta Felipe Davila urretxuarren Deluxe Photo Video estudioak Bodas.net webgunearen Wedding Awards saria irabazi du.
Bodas.net ezteiak prestatzeko beharrezkoa den guztia eskaintzen duen webgune bat da. 55.000 enpresa baino gehiago daude bertan. Wedding Awards webgune horretako enpresa onenei ematen zaien saria da. Aurten 12. edizioa antolatu da. Saria webgunearen erabiltzaileek ematen dute. Ruiz Palenzuela eta Davilaren bezero izandakoek puntuazio gorena eman diete.
Deluxe Photo Videok Bergaran du estudioa, baina Urretxun ere bulegoa du (Labeaga 35, Keros).
Ruiz Palenzuela eta Davila argazki zaleak dira eta argazkilaritzak elkartu zituen. Ruiz Palenzuelak markoztatze munduan lan egiten zuen, Urretxuko Keros dendan. Duela 20 urte Bergaran beste denda bat ireki zuten eta bertan argazkilaritza zerbitzua ere eskaintzen zuen. Duela sei urte ezkontzetako argazkiak egiten hasi zen, Davilarekin elkarlanean.
Ahalik eta argazki naturalenak egiten saiatzen dira. Naturalak izaten saiatzen dira. Argazkiei ez diete ukiturik ematen eta ez dituzte istorioak asmatzen. Eztei bakoitzaren ondoren, 10-15 egun ematen dituzte lanean, 3.000 argazki inguru ateratzen baitituzte.