
Gaur arratsaldean Bealak Trail mendi lasterketaren lehen edizioa egin dute Beasainen. 23 kilometroko lasterketan, emakumezkoen artean, Laiane Arrospide tolosarra nagusitu da. Bigarren postuan Adirane Peñagarikano urretxuarra sailkatu da eta hirugarren postuan Maria Ezpeleta beasaindarra. Peñagarikano duela hilabete gutxi batzuk hasi zen korrika egiten eta dagoeneko emaitza bikainak lortzen ari da. Lilatoian zazpigarren postuan sailkatu zen.