Finala hilaren 29an jokatuko da, gaztetxean

Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen Zumarragako Urola tabernan. Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza), Meaka ala Trekutz? (Mattin Aranburu, Martin Sagastibeltza eta Ibai Zabalo Faran) eta Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta) lehiatu ziren. Bertso Olariak taldeko legazpiarrak nagusitu ziren.
Lehen kanporaketa Miletoko Fideua (Jon Mendizabal, Jon Gurrutxaga eta Jorge Andueza Pitu) taldeak irabazi zuen eta bigarrena Tupis Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun eta Jon Aztiria) taldeak. Aipatutako hiru taldeek jokatuko dute, beraz, finala. Hilaren 29an izango da, 19:30ean, gaztetxean.