
Marta Lopez de Gaunak, Andoni Salamerok eta Gorka Larrañagak Izanaren artea lana aurkeztu zuten ostiralean Urretxuko Labeaga aretoan. Pintura, argazkigintza eta hitz uztartu dituzte bizitzari eta arteari buruzko hausnarketa egiteko.
Lan hori, Arteria proiektuan parte hartzen duten zortzi udalen (Urretxu, Zumarraga, Legorreta, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Lazkao eta Beasain) eta Dar-Dar kooperatibaren laguntzarekin egin dute. Udalek eta Dar-Dar kooperatibak 9.000 euroko diru-laguntza bat eman dute bilatu gabeko bakardadearen eta buruko gaitzen inguruko artelan hau sortzeko.