
Goierriko txirrindularitza eskolako kadete mailako Zatika-Oxykor taldeak Lizarrako (Nafarroa) Si Hablaran proban parte hartu du gaur. Lasterketa Rotxabikes taldeko Aitor Matak irabazi du. Bi minutura bost laguneko talde bat heldu da. Oinatz Idiakez bosgarren postuan sailkatu da eta Aimar Ugarteburu seigarrenean. Martin Agirre hamargarren postuan heldu da. Taldekako sailkapena irabazi dute.
Zatika-Oxykor taldea Ander Martinez Ramos, Imanol Barriga Andres, Telmo Etxeberria Zaldua, Oinatz Idiakez Zabaleta, Martin Agirre Iturbe, Liher Arozena Dominguez, Unai Taboada Miguelez eta Aimar Ugarteburu Elgarrestak osatzen dute. Taboadak lepauztaia hautsi zuen denboraldiko lehen lasterketan, baina bere taldekideak animatzera joan da eta podiumera igo da, noski.