
Larunbatean Sukaldanitzak ekimeneko azken saioa egin zuten Goierri Elkartean. Oraingoan, ramadan garaian gaudenez, jatorri ezberdinetako bizilagunak elkartzen dituen sukaldaritza tailerra arratsaldez egin zen eta Urretxuko pertsona musulmanek partekatu zituzten errezeta gazi eta gozoak. Iluntzean baraualdia elkarrekin hausteko, Senegal, Maroko, Sahara eta Pakistanen prestatzen diren jakiak kozinatu zituzten
2025eko edizioan parte hartze handia izan da. Saio guztietan plazak agortu egin dira. Familia giro ederrean aritu dira eta zaintza partekatu dute.