
Asteburuan Urretxu-Zumarraga ikastolako mendi taldea eta Baigorriko ikastolakoa elkarrekin joan ziren mendira. Larunbat arratsaldean irten ziren Urretxu-Zumarragatik Nafarroa Beherera. Elkar ezagutu eta gaua bertan igaro ostean, igande goizean Baigorriko ikastolako lagunek antolatutako mendi irteera egin zuten elkarrekin. Euskal Herriko lurraldeak ezagutzearekin batera, bertako euskalki, ohitura eta kulturaz jabetzeko ere balio izan zuen irteerak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 11n izango dugu, Herri Urratsen.