Sailkapen orokorreko bederatzigarren postuan kokatu da

Xabier Isasa (Euskaltel-Euskadi) txirrindulari urretxuarra Taiwango Itzulian parte hartzen ari da. Lan bikaina egiten ari da. Lehen etapa igandean izan zen eta esprintean amaitu zen. Atzoko (astelehena) etapa gogorragoa izan zen. Helmuga bigarren mailako mendate baten ondoren zegoen eta Isasa zortzigarren postuan helmugaratu zen, Gilmore Brady (Israel-Premier Tech) irabazlearengandik lau segundora. Gaurko etapa ere gogorra izan da. Azken mendatea, bigarren mailakoa, helmugatik 25 kilometrora zegoen. 19 txirrindulari elkarrekin heldu dira helmugara eta Isasa zazpigarren izan da esprintean. Hala, bederatzigarren postuan kokatu da sailkapen nagusia, Moritz Kretschy (Israel-Premier Tech) liderrarengandik 17 segundora.
Bi etapa gehiago egingo dituzte. Ezustekorik ez bada, sailkapeneko lehen 18ak izango dira garaipena lortzeko borrokatuko direnak.
|