Udaberrian jarriko dute martxan

Aldundiak Goierri eta Donostia lotuko dituen autobus zerbitzua martxan jarriko du udaberrian. Autobusa Zumarragatik abiatuko da eta Beasainen, Ordizian, Tolosan, Donostiako unibertsitateetan eta Benta Berri auzoan geldituko da, hiriburuko erdigunera iritsi aurretik. Astelehenetik ostiralera ordu oro autobus bat egongo da, 06:00etatik 21:00etara. Larunbat eta igandetan bi ordutan behin autobus bat egongo da, 08:00etatik 22:00etara.