Lurraldeko Lehen Mailan jarraitzeko partida erabakigarria jokatuko dute Urola Eskubaloi Klubeko mutilek

Urola Eskubaloi Klubeko gizonezkoen lehen taldeak Lurraldeko Lehen Mailan jarraitzeko partida erabakigarria jokatuko du larunbatean Ispilla kiroldegina, Arrasateko Mugarri-Ingou taldearen aurka. Partida 18:00etan hasiko da. Urola Laztimendik azken hiru partidak irabazi ditu, horietatik bi etxetik kanpo. Urola Laztimendi sailkapeneko bederatzigarren postuan dago, 13 punturekin. Mugarri-Ingou hamaikagarren postuan dago, 11 punturekin. Urolak, irabazten badu, lau puntura utziko ditu arrasatearrak. Gol bat baino gehiagogatik irabazten badu, Arrasateko taldeak ezin izango du Urola harrapatu. Izan ere, joaneko partidan Arrasatekoek gol bakarragatik irabazi zuten eta larunbatekoaren ondoren bi jardunaldi bakarrik geldituko dira amaierarako. Bestalde, Arrasatekoek garaipena lortuko balute, Urola gaindituko lukete sailkapenean. Urolak urretxuarrak eta zumarragarrak larunbatean Ispillara joatera animatu ditu.