
Udane Juaristi (Udatxo) artista azkoitiarra mural bat egiten ari da Urretxuko Pagoeta auzoan, Aspaceren egoitzaren ondoko horman. Murala atzo hasi zuen eta, eguraldia lagun badu, datorren astean amaitzea espero du. Inguru horretan azpiegitura eta zerbitzu asko daude: Pagoeta gune soziokulturala, Urretxu-Zumarraga ikastola, igerilekuak eta emakumeen etxea. Gainera, Aspaceren egoitza berria eta adinekoentzako apartamentuak egiten ari dira eta Aldiribi kiroldegia egingo dute. Juaristik aberastasun eta aniztasun hori guztia islatuko du muralean: belaunaldi ezberdinen arteko bizikidetza, herritarren parte hartzea, tradizioen eta kultur espresio berrien arteko fusioa…