
Erin Altzelai zumarragarrak Ehlers-Danlos baskularra du eta bere aita Endikarekin hainbat lasterketatan parte hartu du, dibertsitate funtzionala duten pertsonen errealitatea ezagutarazteko eta eskubide eta baliabide berdintasuna aldarrikatzeko: Behobia-Donostian, Zaragozako maratoi erdian, Eitzako krosean… Igandean mendi lasterketa batean parte hartuko dute lehenengoz. Urretxu eta Zumarragako UZ Trailen, hain zuzen ere. Eguraldiak laguntzen badu, lasterketa motza egingo dute. Horretarako, Zure irrifarra, nire indarra elkarteko boluntarioen laguntza izango dute.