
Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak (UZGA) Palestinari elkartasuna adierazteko eta “Israelgo Estatu genozida” salatzeko ekitaldiak antolatu ditu ostiral honetarako. “Atzo Israelgo Estatuak su-etena hautsi zuen, ehunka palestinar erailez Gazan. 2023ko urriaren 7tik, okupazioak 48.000 palestinar baino gehiago erail ditu, Gazako Osasun Ministerioaren datuek diotenez.
Egoeraren gaineko kontzientzia eta posizionamendu politiko bat hartzea ezinbestekoa da”. Horretarako, bihar (ostirala) Monica Leiva kazetariak Colonización y limpieza étnica hitzaldia emango du Zelai Arizti kultur etxean. 18:00etan izango da. Ondoren, 20:30ean, Huts tabernan kontzertu akustikoak egingo dira. Norak, Mirari eta Iñakik eta Leire eta Josebak joko dute.