
Gaur Taiwango Itzuliko azken etapa jokatu da. Euskaltel-Euskadiko taldeko Paul Hennequin frantziarra nagusitu da. Xabier Isasa urretxuarrak lan bikaina egin du eta bederatzigarren postuan sailkatu da sailkapen nagusian. Berak eta bere taldekideek egindako lan onari esker, Euskaltel-Euskadik taldekako sailkapena irabazi du.