
Urretxuko Udalak Iparragirre kalea eta Barrenkaleko aparkalekuak asfaltatu behar ditu. Lanak datorren astelehenetik asteazkenera egin behar zituzten, baina euria iragarri dute eta lanak atzeratzea erabaki dute: Barrenkaleko aparkalekua (probalekukoa) asteazkenean eta ostegunean asfaltatuko dute eta Iparragirre kalea ostiralean. Beti ere, eguraldiak laguntzen badu.