
2024an jaiotako zumarragarrek eta beraien senitartekoek zuhaitzak landatu dituzte Ipar Haizean, ospitalearean azpian. Zumarragan 53 haur jaio ziren 2024an eta gaurko landaketan 27 familik parte hartu dute. Haritzak, urkiak eta astigarrak landatu dituzte. Zuhaitz bakoitzak dagokion haurraren izena darama eta familiei dagokie zuhaitza zaintzea.