Bizikidetzaren eta memoriaren inguruan egindakoa aurkeztuko dute, larunbatean Pagoetan

Hiru urtez modu diskretuan bizikidetzaren eta memoriaren inguruan lanean aritu den Urretxuko herritar talde batek (Urretxuko Bizikidetza Foroak) bere ibilbidea ezagutzera emango du larunbat honetan (hilak 29). Ekitaldi parte hartzailea izango da. Pagoeta gune soziokulturalean egingo dute, 12:00etan. Hirugarren Espazioaren Aurkezpena deitu duten ekitaldiak Baketiken, udalaren, aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.