
Zumarragako Udalak Gazte Asanblada sortu eta parte hartze prozesu bat sustatu du, gazteei zuzendutako udal jarduerak planifikatzeko. Parte hartze prozesuan 17 eta 30 urte bitarteko 18 gaztek parte hartu dute. Beraien kezken eta beharren inguruan hausnartu dute eta proposamenak aurkeztu dituzte. Mugikortasuna, osasun mentala, kultura, aisialdia, jasangarritasuna, genero berdintasuna eta emantzipazioa izan dituzte hizpide, besteak beste. Udalak eskerrak eman dizkie saioan parte hartzeko aukeratuak izan zirenei eta parte hartzeko prest azaldu ziren 100dik gorako gazteei.