
Eitzagako ibarraren duintzea bide onetik doa. Antio hiribideko etxebizitzetako batzuen atzealdeak eraitsi egin dituzte eta lurpean dagoen erreka azalera atera behar dute. Lan horien ardura aldundiarena da eta ekainerako amaituko du. Ondoren, udalak urbanizazio lanak egingo ditu. Atzoko osoko bilkuran bigarren fase horren kontratazio espedientea onartu zen. Egitasmoaren aurrekontua 820.000 eurokoa da eta aldundiak 500.000 euro jarri ditu.