Gaixotasun degeneratiboa duen Marta Andreren lagunek aulki berria erosteko behar zuten dirua lortu dute

Marta Andre urretxuarrak siringomielia izeneko gaitz degeneratiboa du eta dagoeneko ezin du bere gurpildun aulkia erabili. Autonomoa izaten jarraitzeko, aulki berezia behar du: buruarekin erabiltzen den aginte berezia duena. Diru-laguntza eman diote, baina beste ia 7.000 euro behar ditu. Bere lagunek diru bilketa jarri zuten abian eta helburua lortu dute. Autonomoa izaten jarraitzea ahalbidetuko dion aulki berezia hilabete barru jasoko du. Diru-laguntza eman duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.