
Urrelur museoak hiru eguneko txango mineralogikoa antolatu du Las Medulasera (Leon, Espainia). Maiatzaren 9an abiatuko dira eta 11n itzuli.
Las Medulas erromatarren garaiko aire zabaleko meatze handiena eta Gizateriaren Ondare izendatu zuten. Edertasun bereziko paisaia da, gainera: ehunka urteko gaztainondo, aintzira, tontor eta galeria ditu. Antzinaroko ingeniaritza lan handienetako bat da. Gizakiak naturan duen eragina erakusten du.
Parte hartzaileak maiatzaren 9ko 16:00etan abiatuko dira, Urretxuko Iparragirre plazatik. 22:00etan Ponferradara iritsiko dira. Novo hotelean hartuko dute ostatu. Norberak etxetik eraman beharko du afaria. Biharamunean 07:00etan gosalduko dute, hotelean bertan. Bazkaria poltsa batean emango diete (ogitartekoa, fruta eta ura) eta 08:00etan Las Medulasera abiatuko dira autobusez. 09:00etan Llamas de Cabrerako lurpeko urre meategira abiatuko dira oinez. 4,5 kilometroko ibilbidea da, zailtasun baxukoa. 17:45ean autobusa hartuko dute, Ponferradara itzultzeko. Bidean Orellango begiratukia bisitatuko dute. 19:30ean hotelean atseden hartuko dute eta 20:30ean El Quijote tabernara joango dira afaltzera, autobusez. 22:30ean hotelera itzuliko dira.
Maiatzaren 11n 08:00etan gosalduko dute. 09:00etan gauza guztiak autobusean sartuko dituzte eta Las Medulas herrira joango dira. 09:30ean Las Valiñas ibilbidea egingo dute. 2,5 kilometro ditu eta zailtasun txikikoa da. 13:30ean El Quijote tabernara joango dira bazkaltzera. 15:30ean Urretxura abiatuko dira. 21:30ean Iparragirre plazara helduko dira.
Antolatzaileek hainbat gomendio eta agindu eman dituzte: eguraldi iragarpena kontuan izatea, mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak eramatea, aldatzeko arropa eta oinetakoak eramatea, autobusean sartu aurretik bota edo katiuska zikinak poltsa batean sartzea, janaria eta edaria eramatea eta aleak biltzeko erremintak eramatea (mailua, zintzela, egunkari papera, motxila…).
Txango honetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, apirilaren 1etik 11ra. Horretarako, IZEN EMATE ORRIA bete eta urrelur@urretxu.eus helbidera bidali behar dute. Prezioa 180 eurokoa da (bi pertsonentzako logelan). Logela beretzako bakarrik nahi duenak, 30 euro gehiago ordaindu behar du.