
Udane Juaristi (Udatxo) artista azkoitiarra mural bat egiten ari da Urretxuko Pagoeta auzoan, Aspaceren egoitzaren ondoko horman. Lana egun gutxi barru bukatuko du. Inguru horretan azpiegitura eta zerbitzu asko daude. Juaristik aberastasun eta aniztasun hori eta bertako historia jaso ditu muralean. Haur bat eta adineko bat, Irimo mendia eta Pagoeta baserria ikus daitezke, besteak beste.