Aurtengo gaia Zirkoa da

Hurrengo bi aste hauetan, Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek ikasturteko jaialdia eskainiko dute. 3 urteko haurretatik hasi eta DBH2rainoko ikasleek parte hartuko dute. Aurtengo gaia Zirkoa izango da eta trebezia ezberdinak erakutsiz, mundu liluragarri batean murgilduko dute ikuslegoa. Zortzi emanaldi egingo dira. Lau goizetan ikastolako ikasleentzat eta beste lau arratsaldean familientzat. Emanaldiak apirilaren 2, 3, 9 eta 10ean izango dira, Zelai Arizti aretoan.