
Zatika-Oxykor kadete mailako taldeko Aimar Ugarteburuk Zornotzako proba irabazi du gaur goizean. Ugarteburuk Urritxeko lehen maldan erasoa jo du eta azken bederatzi kilometroak bakarrik egin ditu. 30 segundo atera dizkio bigarrenari. Mendiko sailkapena ere berak irabazi du.