
Zumarragako Auzokoak elkarteak 50. urteurrena ospatu du gaur goizean. Hasteko, Fermin Lopetegik elkartearen historiari buruzko liburua aurkeztu du, Mikel Serrano alkateak eta Jose Mari Rico elkarteko lehendakariak lagunduta. Ondoren, Zumarragako bandak elkartearen ereserkia jo du. Ereserkia Oier Gaston gazte zumarragarrak konposatu du. Elkarteak partitura enkoadratu du eta Gastoni oparitu dio. Bukatzeko, luntxa egin dute.