Javier de Luz zumarragarrak Amezketako Zazpi Iturri pilota elkartearen 50. urteurreneko festan parte hartu du

Amerikako Estatu Batuetan bizi den Javier de Luz pilotari ohi zumarragarra Euskal Herrira etorri da, Amezketako Zazpi Iturri klubaren 50. urteurreneko festan parte hartzera. Festa atzo (larunbata) izan zen eta De Luz gonbidatuetako bat izan zen, Zazpi Iturri klubean jokatu baitzuen. Pilota partidak jokatu ziren eta ondoren bazkaria egin zuten.

Artola, De Luz, Xalton Zabala, Aritz eta Galartza.

De Luz, Jokin Altunarekin.