
Mikel Serrano Zumarragako alkateak Arcelorreko lursailarekin lotutako “oso albiste ona” iragarri du. Bihar (astelehena) eguerdian prentsaurrekoa egingo dute Arcelorren bertan. Ekitaldian Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jose Manuel Muriel Bidasoa Metal 78 enpresako zuzendari kudeatzaileak eta Noemi Lopez Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak parte hartuko dute.
Bidasoa Metal 78 enpresak autoetako katalizatzaileak birziklatzen ditu.