
Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleak jaialdiak egiten ari dira. 3 urteko haurretatik hasi eta DBH2rainoko ikasleak parte hartzen ari dira. Aurtengo gaia Zirkoa da eta trebezia ezberdinak erakutsiz, mundu liluragarri batean murgiltzen dute ikuslegoa. Zortzi emanaldi egingo dira. Lau goizetan ikastolako ikasleentzat eta beste lau arratsaldean familientzat. Lehen lau emanaldiak joan zen astean izan ziren eta azken lauak asteazkenean eta ostegunean izango dira, Zelai Arizti aretoan.