Urretxuko Aitube Berri tabernakoak Euskal Herriko patata tortilla txapelketako finalera sailkatu dira
Hirugarren postuan sailkatu dira Gipuzkoako patata tortilla lehiaketan

Gaur goizean Gipuzkoako patata tortilla lehiaketako finala jokatu da Donostian. Urretxuko Berit eta Aitube Berri tabernek parte hartu dute. Aitube Berri tabernako Asier Merino eta Artur Pereira gazteak hirugarren postuan sailkatu dira eta Euskal Herriko patata tortilla lehiaketako finalera sailkatu dira. Euskal Herriko finala hilaren 26an jokatuko da Garberan (Donostia).
Gipuzkoako patata tortilla tradizional txapelketa Donostiako Izarraitz tabernak irabazi du, bigarren postuan Legazpiko Goiherri taberna sailkatu da, hirugarrenean Urretxuko Aitube Berri taberna eta laugarrenean Donostiako La Taberna de Egia.