Kike Amonarrizek Nola lortu da Tolosan euskararen erabilera %29tik %59ra igotzea? hitzaldia egin du gaur Zumarragako kultur etxean. Zintzo Mintzo euskara elkarteak gonbidatuta, telebista aurkezle eta soziolinguista tolosarrak euskararen biziberritzea bultzatzeko estrategien inguruko hitzaldia eman du. Bertan, besteak beste, Tolosan azken urteetan egindako lanketen errepasoa egin du. Izan ere, 1985ean euskararen erabilera %29 zen Tolosako kaleetan, baina 2022an %51ra heldu zen, gaztelania gainditu eta kaleko hizkuntza nagusi bilakatuz.
Gure herrien kasuan, gogoratu behar da 2013an jo zuela goia euskararen kale-erabilerak (%23), baina geroztik behera egin duela eta 2021ean egindako azken neurketan, orain arte izandako emaitzarik baxuenera (%16) heldu zela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide