
Oier Ibarluzea urretxuarrak Goñiren omenezko txapelketako promesa mailako finalerdia jokatuko du bihar (asteazkena) Zumarragako Beloki pilotalekuan. Muruaren aurka jokatuko du, lau t’erdian. Ondoren, Zubizarreta ataundarrak eta Garmendia beasaindarrak, Amiano eta Elorzen aurka jokatuko dute. Jaialdia 18:30ean hasiko da, txapelketa herrikoiko partidarekin: Agirrek eta Tapiadorrek, Urzelai eta Babarroren aurka jokatuko dute. Finalak hilaren 16an jokatuko dira.