Tropelak bi kilometro baino gutxiago falta zirenean harrapatu du urretxuarra

Xabier Isasa txirrindulari urretxuarrak lan bikaina egin du gaur Euskal Herriko Itzulian. Eguneko ihesaldian sartu da eta bera izan da ihesaldian gehien iraun duena. Bost laguneko ihesaldia etapa hasi eta berehala sortu da, helmugarako 185 kilometro falta zirela. Ia etapa osoa ihes eginda eman dute. Tropela gerturatzen ari zen eta helmugatik bost kilometrora Isasak erasoa jo du. Helmugarako bi kilometro baino gutxiago falta zirenean harrapatu dute. Isasa denboraldi hasiera bikaina egiten ari da. Taiwango itzulian primeran ibili zen eta larunbatean esprint berezien saria irabazi zuen Lizarrako Miguel Indurain sarian.
Bihar itzulia Goierrira helduko da. Matxinbentatik sartuko da, 15:30ak aldera. Ia 75 kilometro emango ditu Goierri eta Tolosaldean. Mandubia, Gaintza eta Lazkaomendi igo ondoren, lasterketa Beasainen bukatuko dute 17:15ak aldera. Ostegunean txirrindulariak herritik pasako dira. Eitzatik helduko dira, 13:30ak baino apur bat lehenago.
Horra hor biharko (asteazkena) etapako azken kilometroetako ibilbidea.