
Cebanc-ek eta Zumarragako Udalak Mindfulness erlazionala gizarte-ongizatea hobetzeko, Laguntza harremana. Counsellinga eta Birziklatze sortzailearen tailerra. Upcycling art ikastaroak antolatu dituzte 55 urtetik gorakoentzat. Hiru ikastaro hauen helburua herritarren zahartze aktiboa ta osasungarria sustatzea da.
Birziklatze sortzaile ikastaroa apirilaren 11n hasiko da eta maiatzaren 23an amaitu. El Salvador gizarte etxean egingo dute: ostiraletan, 16:00etatik 21:00etara. Saioak apirilaren 11n eta 25ean eta maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an izango dira. Ikastaroa Sara Galanek emango du.
Mindfulness ikastaroa Zelai Arizti kultur etxean izango da. Maiatzaren 6an hasiko da eta 27an bukatu. Saioak maiatzaren 6, 8, 13, 15, 20, 22 eta 27an izango dira, 17:00etatik 19:30era. Paula Domenico izango da irakaslea. Azken saioak hiru ordu eta erdi iraungo du.
Azkenik, counselling ikastaroa maiatzaren 12an hasiko da eta ekainaren 4an amaitu. Gure Txokon jubilatuen etxean emango dute. Saioak maiatzaren 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an eta ekainaren 2an eta 4an izango dira. Ikastaroa Paula Domenicok emango du.
Ikastaroak atzo aurkeztu zituzten, Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldian, Cebanc-eko Kote Bernalek, Paula Domenico irakasleak eta Arantxa Gonzalez zinegotziak parte hartu zuten.