
Bihar (osteguna) Itzulia Zumarraga eta Urretxutik pasako da. Txirrindulariak Ormaiztegitik etorriko dira eta Eitzatik sartuko dira herrira. Zumarraga goialdetik Aparizioko errotondaraino joango dira, Legazpira bidean. Hori dela eta, GI-2632 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan, Eitzako biribilgunearen eta Aparicio auzoko biribilgunearen artean, 13:00etatik 13:50era bitartean.
Mozketa horrek eragin zuzena izango du Zumarragako ospitalerako sarbidean, ordu tarte horretan ezin izango baita eremu horretatik autoz sartu eta irten. 50 minutu horietan, herritik irteteko bide bakarra Zumarragako Okendo eta Urretxuko Matxinporta kaleetatik izango da, A-636 errepidea hartuta Beasain edo Bergararako noranzkoan, edo GI-631 errepidea Azkoitirako noranzkoan.