
Oier Ibarluzea pilotari urretxuarrak Goñiren omenezko txapelketako finala jokatuko du, atzoko finalerdian Harkaitz Muruari 22 eta 11 irabazi ondoren. Ibarluzea promesa mailako txapelketa jokatzen ari da, lau t’erdikoa.
Binakako txapelketari dagokionez, atzoko finalerdian Amiano eta Elorzek 22 eta 13 irabazi zieten Zubizarreta ataundarrari eta Sotili. Azken honek lan kontuengatik jokatzerik izan ez zuen Beñat Garmendia ordezkatu zuen.
Finalak datorren asteazkenean jokatuko dira, 18:30etik aurrera. Ibarluzeak Etxeberriaren aurka jokatuko du eta Amianok eta Elorzek, Lizeaga eta Landaren aurka. Sarrerak kirolzale.eus webgunean eskura daitezke. Kanpotik datozenek La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan aparkatu ahal izango dute.
Eta Beloki pilotalekura etortzerik ez dutenek, bi aukera izango dituzte finalak ikusteko: zuzenean kirolzaletv-ren YouTube kanalean eta Ostegun Santuan, 12:00etan, ETB4 katean.