
Urretxu eta Zumarragako hamaika lagun Estatu espainiarrean taldeka jokatzen den mus txapelketa handienean parte hartzen ari dira, Urretxuko Laket tabernak babestuta. Mus Olinpiada Segoviako La Lastrilla herriko Puerta de Segovia hotelean jokatzen ari dira. Txapelketa Asesmus elkarteak antolatu du eta 900 jokalari elkartu ditu, 81 taldetan banatuta. Lehen partidak atzo (ostirala) jokatu ziren eta gaur eta bihar ere partidak jokatuko dituzte. Sariak bikainak izango dira: irabazleek 10.000 euro jasoko dituzte.
Talde bateko bost bikotek beste talde bateko bost bikoteren aurka jokatzen dute. Bost partida horietatik partida gehien irabazten dituen taldeak irabazten du partida orokorra. Oraingoz bi partida irabazi dituzte eta bi galdu. Hirugarren bat galtzen badute, kanporatu egingo dituzte.

Goian, ezkerretik eskubira: Jon Mendizabal, Iker Goiburu, Jon Zabaleta, Jon Uribetxeberria, Andoni Martinez, Jon Lete (babeslea) eta Xabi Arbulu. Beheran, Joseba Salegi, Iker Arratibel, Iker Arzuaga, Joseba Mendizabal eta Jon Urzelai.