
Zumarragako Udalak eta Jolasenea elkarteak mahai joko saioak antolatu dituzte, pantailarik gabeko aisialdia sustatzeko. Sei saio izango dira eta bakoitzean jolas bat izango da protagonista. Saioak igandetan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Zumarragako plazako baserritarren gunean.
Lehen saioa atzo izan zen. Guraso eta haru asko elkartu ziren. Maiatzaren 25ean Carcasonne txapelketa jokatuko dute, ekainaren 8an rol jokoak ezagutzera emango dituzte, irailaren 28an lasterketekin lotutako jokoetan parte hartuko dute, urriaren 26an Birus karta jokoan arituko dira eta azaroaren 23an rol jokoetan arituko dira. Egitasmo honen helburua pantailarik gabeko aisialdi alternatiboa eta inklusiboa eta belaunaldien arteko hartu-emana sustatzea da.