
Urretxuar eta zumarragar talde bat bizikletak jasotzen ari da Baobab Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako. GKE honek Senegalera bidaliko ditu. Izan ere, Senegalen haur askok bost kilometro baino gehiago egiten dituzte eskolara joateko. Egunak argitu aurretik abiatzen dira, apenas gosaldu gabe. Ondoren, beste bost kilometro egin behar dituzte etxera itzultzeko. Etxera nekatuta eta ikasteko indarrik gabe iristen dira. Bizikletak izango balituzte, joan-etorria askoz ere arinagoa egingo litzaieke. Haur horientzat bizikletaren bat edo materiala eman nahi dutenek, ondorengo zenbakietako batera deitu behar dute: 625 651 580 (Mikel), 658 709 872 (Miguel Angel) eta 658 751 450 (Jesus Mari).