Pilota txapelketa herrikoia Beñat Agirrek eta Jon Tapiadorrek irabazi dute

Gaur arratsaldean Xabier Goñiren omenezko pilota txapelketako finalak jokatu dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Promesa mailako lau t’erdiko finalean Oier Ibarluzea urretxuarrak jokatu du. Ezin izan da nagusitu: 9 eta 22 galdu du Etxeberriaren aurka. Lehenago, pilota txapelketa herrikoiko finala jokatu dute. Agirre eta Tapiadorrek, Rodriguez eta Alemani irabazi diete. Binakako txapelketari dagokionez, Lizeaga eta Landa nagusitu dira. Aipatzekoa da Landa eta lau t’erdiko txapelketa irabazi duen Etxeberria oiartzuarrak direla. Baita frontoian egon den Euskadiko Pilota Federazioko lehendakari berria ere: Joxe Mari Mitxelena.
Pilotalekura joaterik izan ez dutenek, bihar (osteguna) ikusi ahal izango dituzte partidak: 12:00etan, ETB4 katean.