
Zumarragako udaletxeak aldamioak jarri dituzte obra bat egiteko: teilatua berrituko dute eta atzealdeko zorrotenak kanpoaldera aterako dituzte. Izan ere, udaletxea berritu zenean zorrotenak eraikin barruan jarri ziren estetika arrazoiengatik, baina arazoak eman dituzte: sekuoiaren hostoak zorrotenera sartu dira, itxi egin dute eta hezetasunak eragin dituzte. Obra Garmendia enpresak egingo du eta ekaina hasierarako bukatzea espero dute.